Oraindik zabalik dago Julene Azpeitia 31. literatur lehiaketan parte hartzeko aukera

Baleike

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 31. edizioan lanak aurkezteko azken txanpa da. Parte hartzaileek irailaren 30era arte dute idatziak aurkezteko epea.

Urtero bezala lehiaketak helburu du parte hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea. Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide