Irailaren 3tik aurrera, astelehena, ohiko ordutegian izango da zabalik Alondegia kultur etxeko liburutegia. Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute helduen liburutegia, eta 9:30etik 13:30era irekiko ditu ateak larunbatetan. Haurrena, aldiz, 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik aselehenetik ostiralera, eta 9:30etik 13:30era zabalduko dute larunbatetan.