Kontxako sailkatze estropadan hartuko du gaur parte Telmo Deunek

Baleike

Irailaren 2an eta 9an jokatuko diren Kontxako estropadetarako sailkatze saioa izango da gaur arratsaldean Donostian. Emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak arituko dira bi igande horietan lehian egoteko txartelen bila. Estropadak 18:00etan hasiko dira eta ETB-1ek emango ditu. 

Donostiako badian izango dira gaur Telmo Deuneko mutilak. Denboraldiko helburuak beteta, KAE-1ean mantentzea, estropada on bat egiteko asmoarekin joango dira sailkatze estropada honetara. Ezusteko handirik izan ezean, zumaiarrak iraileko bi igandetan Kontxan ikusteko aukerak urriak izango dira. Beraz, disfrutatzeko helburuarekin uretaratuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide