Masters Serieseko bigarren finalaurrekoa jokatuko da bihar

Baleike

Jai Alai World Tourren barruan sartzen den Zumaia Masters Serieseko bigarren finalaurrekoa jokatuko da bihar. Hasteko gazteen arteko partida jokatuko da, eta ondoren gaueko partida handia. Jaialdia 22:00etan hasiko da Aitzuri frontoian. 

Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak herritarren aurrean jokatuko du biharko jaialdian. Sekulako denboraldia ari da burutzen Goikoetxea, eta bere zaleen aurrean onena emateko gogoarekin aterako da. Eric Irastorzarekin arituko da Olharan eta Etxetoren aurka. 

Finalaurreko honetako irabazleak pasa den ostiralean jokatutako lehen finalerdietako irabazle Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarraren aurka neurtuko dira finalean. Finala igandean jokatuko da, 18:00etatik aurrera Aitzuri frontoian. 

Bi jaialdi hauetarako sarrerak salgai daude 10 euroan turismo bulegoan, frontoiko tabernan eta Lubaki kiroldegian.

Gaurko partidaren aurretik gazteen arteko partida jokatuko da. Alberro-Portet  Leduche-Urangaren aurka arituko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide