Partidaz beteta dator asteburua Zumaiakorentzat

Baleike

Argazkia: Zumaiako Futbol Taldea

Aurredenboraldian murgilduta, Zumaiakoren talde askok izango dituzte futbol partidak asteburu honetan, bai Aita Marin, eta baita etxetik kanpo ere. 

Etxeko partidekin hasita, larunbatean Zumaiakoren eta Debako Amaikak Baten gizonezkoen ohorezko jubenil taldeak neurtuko dira, 9:30ean, Aita Marin. 11:45ean, gizonezkoen ohorezko kadeteen triangularra jokatuko dute Zumaiakok, Anaitasunak eta Elgoibarrek.

Arratsaldean beste bi partida jokatuko dira: 16:00etan, Zumaiakoren eta Zarautzen gizonezkoen lehen mailako kadeteek jokatuko dute. 18:00etan, berriz, emakumezkoen erregional mailako Zumaiako eta Mariño izango dira nor baino nor.

Beste bi talde etxetik kanpo arituko dira, larunbatean hauek ere. Emakumezkoen ohorezko kadete taldea Azkoitian izango da Anaitasunaren aurkako partida jokatzen (11:00etan). Preferenteko gizonezkoen taldeak, berriz, triangularra jokatuko du Ermuako Teodori Zuazua futbol zelaian (17:00etan) Ondarroako Aurrera eta Ermuarekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide