B multzoan aritu da Zumaia. Aski jakina zen ia ezinezkoa zutela Kontxara sailkatzea, eta ahalik eta estropada onena egitera eta disfrutatzera atera da Telmo Deuna. Joaneko luze txukuna egin dute Xabier Zulaikak gidatutako mutilek. 10:39 ko denboran, Aresek baino segundo bat gehiago behar izan dute ziabogan; Pedreñaren denbora bera egin dute eta Deustuk baino bi segundo hobeagoa. Bueltakoa luze egin zaie eta bere multzoko 9. denbora egin dute, 21:13 denborarekin. Sailkapen orokorrean 21. izan dira zumaiarrak.
Donostiako arranplan txalo artean hartu dituzte arraunlariak, bideo honetan ikus daitekeen bezala.
Telmo Deuni harrera arranplan from baleike kultur elkartea on Vimeo.
Denboraldia, beraz, amaitu du Telmo Deunek, helburuak beteta: beste urtebetez KAE-1 ligan mantentzea, alegia.
Faboritoen artean sorpresa handirik ez da izan eta Urdaibai, Orio, Zierbena, Hondarribia, Cabo, San Pedro eta Santurtzi sailkatu dira Kontxarako.