Igandera arte ikusi ahal izango da kaleko pintura lehiaketako erakusketa

Baleike

18:30etik 20:30ak bitarte zabalduko ditu ateak Oxford aretoak, eta azken kaleko pintura lehiaketako lan sarituak ikus daitezke bertan. 

Ohi bezala, kaleko pintura lehiaketan sarituak izan diren lanekin erakusketa izan da abuztuan Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Igandera arte izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. 

Irailaren 5ean jarriko dute erakusketa berria, hain zuzen, duela bost urte kaleko pintura lehiaketa irabazi zuen Eduardo Alsasuaren margolari gasteiztarraren lanekin. Margolan erralistak eta garaikideak ikusi ahal izango dira Último día de playa erakusketan. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide