Eñaut Segurolak ez daki ziur taberna noiz ireki zuten haren senitartekoek: “Nire birramona bizi zen, beraz, ehun bat urte izango dira”. Duela hamabi urte hasi zen bera lanean. Bere burua gazteagoa gogoratzeaz gain, gauez lan gehiago egiten zutela gogoratzen du.
Azken urteotan uda sasioan eguneko lanak gora egin duela iruditzen zaio, kanpoko bisitariak izaten dituztelako. Negua izan dute lasaiagoa tabernako langileek.
“Bi bazkideek adin bat dute jada, erretiroa hartzear daude, eta guk beste bide batzuk hartu nahi ditugu”, azaldu digu Segurolak. Atzera begira, pozik daude urteotan egindako lanarekin.
Itxierako festa
Justaren itxiera festa giroan ospatu nahi zuten Justako lagunek, eta horregatik arratsalde partean edariak eta pintxoak doan eman dituzte. Erantzunak, baina, harrituta utzi ditu eta prestatutako ehunka pintxoak minutu gutxitan agortu direla esan digute. Une batean, Erribera kalera ematen zuen atea itxi beharrean aurkitu dira.

