Goikoetxea eta Lopez aurrez aurre izango dira bihar Aitzurin

Baleike

Argazkia: Jai Alive

Herriko pilotazale askok esperoko zuten norgehiagoka jokatuko da igandean Aitzuri frontoian, Zumaia Masters Serieseko finalean. Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak aurrez aurre izango dira txapelketako azken partidan. 

Jai Alai World Tourreko txapelketa honetako bigarren finalaurrekoa jokatu zen atzo Aitzuri frontoian. Goikoetxea eta Irastorza alde batetik, eta Olharan eta Etxeto bestetik. Partida berdindu batean nagusitu ziren atzo gorriz jokatu zuten Goikoetxea eta Irastorza. Bi setetan erabaki zen norgehiagoka: lehenengoa 15-14 emaitzarekin amaitu zen, eta 15-12rekin bigarrena.

Finalean Mikel Egiguren eta Imanol Lopez, lehenengo finalaurreko irabazleak, izango dituzte zain. Zesta punta jaialdi hau bihar jokatuko da Aitzurin, 18:00etan hasita. Zumaia Masters Serieseko txapela izango da jokoan.

Sarrerak 10 euroan daude salgai turismo bulegoan, Aitzuri frontoiko tabernan eta Lubaki kiroldegian. Agortzen ez badira, behintzat, partidako egunean frontoiko leihatilan ere salgai izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide