'Originala edo erreplika' erakusketaren saria banatu dute

Baleike

Geoparkearen Astearen baitan, Originala edo erreplika? erakusketa izan zen ikusgai hilabetez Algorri Interpretazio Zentroan. Bertan, fosilen eta mineralen erreplika zehatzak ikusteko aukera izan zuten Algorrira inguratu ziren guztiek.

Ikusle asko erakarri zituen Geoparkeak antolatutako erakusketak eta 100 bat lagunek parte hartu zuten fosil baten erreplikaren zozketan. Erakusten ziren fosilen artean originalak eta erreplikak zein ziren asmatu behar zituzten. Irabazlea Aitor Bilbao, Tor magoa, izan zen.

Aste honetan jaso du Aitorrek saria Algorri Interpretazio zentroan, IGME Geologia eta Meatzaritza Institutuak emandako fosil baten erreplika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide