Tailer hau 65 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago eta helburua du memoria entrenatu eta lantzeko teknika edo ariketak erabiltzea, etorkizunean sor daitezkeen nahasmenei aurrea hartzeko.
Lehen tailer horrek balorazio ona jaso zuen parte-hartzaileen aldetik. Hori dela eta, udazkenera begira bigarren tailer bat antolatuko du Gizarte Zerbitzuen sailak. Tailer honetan izena emateko, lehentasuna izango dute lehenengo tailerrerako interesa azaldu eta parte hartu ezin izan zutenek. Ondoren, taldea osatu bitartean eskaera berriei erantzungo zaie. Eskaeraren arabera baloratuko dute 2019. urtetik aurrera jarduera hau nola antolatu.
Nori zuzendua:
Jarduera prebentiboa da eta mendekotasunik ez duten Zumaiako pertsona nagusiei zuzenduta dago.
Tailerraren bitartez honako helburu hauek lortu nahi dira:
- Funtzio kognitiboan eragiten duten gaitasunak entrenatu: arreta, oroimena, hizketa...
- Komunikazioa eta taldeko kide izatearen sentimendua indartu.
- Aisialdi sortzaile eta emankorra bultzatu.
Egunak:
Tailerra astelehen arratsaldetan emango da.
Ordutegia:
16:30etik 18:00etara.
Iraupena:
Irailaren 17tik abenduaren 17ra.
Lekua:
Gizarte Zentroa (lehen solairua). Eusebio Gurrutxaga plazan.
Izen ematea:
Gizarte Zerbitzuen sailean, Brankan, irailaren 12ra arte.
Matrikula:
21 euro.