Mikel Egiguren pilotari donostiarrak min hartu zuen orain 10 egun Aitzurin jokatutako lehen finalaurrekoan. Azken unera arte jokatzeko asmoarekin izan da, baina gorputzak ezetz esan dio. Bere ordez Garaziko pilotari Christophe Olha arituko da Imanol Lopezekin bikotea osatuta. Aurrean Iñaki Osa Goikoetxea eta Eric Irastorza izango dituzte Zumaia Masters Serieseko txapelaren bila.