'Hildako natura' argazkigintza tailerra antolatu du Distirak

Baleike

Natura hilei argazkiak ateratzen ikasteko tailerra antolatu du argazki elkarteak. Irailaren 22an eta 23an emango du Emilia Valencia argazkilari madrildarrak. 

Irailaren 22an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta irailaren 23an 10:00etatik 14:00etara emango du tailerra Emilia Valencia argazkilariak, Forondan. 45 euroren truke eman daiteke izena, distiraelkartea@gmail.com-era idatzita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide