Udako argazki lehiaketa 2018

Hartu parte Baleikeren Udako Argazki Lehiaketan

Baleike 2018ko ira. 3a, 11:13

Askorentzat bukatu dira oporrak eta lanera bueltatzeko eguna izan da gaurkoa. Astelehenari aurre egiteko, ez da aukera txarra udan ateratako argazki horiek errepasatu eta Baleikeren argazki lehiaketan parte hartzea. Erraza da, eta sari politak daudek jokoan.

Nola har dezaket parte? igo  argazkiak zuzenean webgunera formularioko datuak beteta; bestela, aldizkaria@baleike.eus helbidera bidali, formularioan eskatzen diren datuak osatuta.

Kontuan hartzekoak

-Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez (jpg formatoan, 3mb tamaina gehienez). Filtro digitalik ez da onartuko.

-Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailak 16.

Sariak

1. Epaimahaiaren saria: bi lagunentzako asteburu pasa bqd bidaiak-ek eskainita.

2. Internet bidezko bozketako saria: bi lagunentzako jatordua Beheko plaza jatetxean.

3. Bozketan parte hartzen dutenen artean, Uzkudun jatetxeak emandako bi laguntzeko jatordua zozkatuko dugu.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide