Olasagasti dendak larunbatean itxiko ditu ateak 33 urtez zabalik egon ondoren

Baleike

Luis Mari Olasagastik Zumaiako alde zaharrean duen harategia eta dendak larunbatean itxiko ditu ateak. Egun horretan eskainiko die zerbitzua azken aldiz bere bezeroei, "geratuko den generoarekin". 

Oriotarra, Luis Mari Olasagasti Luxia 1981. urtean etorri zen Zumaiara. Telmo Deuneko entrenatzailea izana klubaren urte onenetan, harategia eta denda uztartzen zituen denda zabaldu zuen San Jose kale hasieran 1985ean. 33 urtez jarraian izan da denda zabalik. Erretiroa hartzen duelako itxiko ditu orain bere ateak.

Luis Marik eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bidez urte hauetan guztietan konfiantza adierazi dieten bezero guztiei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide