Asteartean irekiko dute Forondako ikastaroen izen ematea

Baleike 2018ko irailaren 5a

Oinarrizko pintura, oinarrizko zeramika eta koadernaketa artistikoa antolatu dituzte aurten lehenbizikoz. Datorren asteartetik aurrera eman ahal izango da izena. 

Kultur etxeak Forondan antolatzen dituen ikastaroetarako izen ematea zabalduko dute datorren astean. Alondegia Kultur etxera jo beharko dute interesatuek, irailaren 11tik aurrera, 9:30etik 14:00etara bitarte, irailaren 20a baino lehen. Pertsona bakoitzak gehienez hiru izen eman ahal izango ditu. Beste urte batez, eskaintza zabala antolatu dute ikasturterako: 

-Plastika tailerra, lau urtetik gorakoentzat: astelehenetan edo asteazkenetan 17:00etatik 18:30era. Urriak 1 - Maiatzak 29. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€.

-Pintura tailerra: astelehenetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara / asteartetan eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era. Urriak 1 - Maiatzak 30. Hilero 25€.

-Oinarrizkoi pintura, 12-16 urte: astelehenetan 17:00etatik 18:00etara. Urriak 1 – abenduak  17. Ikastaro osoa 35€ Familia ugariak 25€.

-Zeramika tailerra: asteartetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 2 – Maiatzak 29. Hilero 25€.

-Oinarrizko zeramika: asteartetan 10:00etatik 11:30era. Urriak 2 – Maiatzak 28. Hilero 15€.

-Kaligrafia: astelehenetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 1- Abenduak 17. Ikastaro osoa 45€.

-Egur taila: asteartetan 18:00etatik 20:00etara. Urriak 2- Maiatzak 28. Hilero 25€.

-Koadernaketa artistikoaostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Urriak 4 - Abenduak 20. Ikastaro osoa 60€.

-Tai Chi: astelehenetan Violarekin 17:45etik 19:15era / asteazkenetan Carlirekin 18:30etik 20:00etara. Urriak 1 -  Maiatzak 29.  Ikastaroko 20€ hilero.

-Yoga: astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 11:30era / asteartetan eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 1 - Maiatzak 30. Hilero 35€.

-Oinarrizko argazkigintza digitala: Distira argazki elkartearen eskutik. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era eta irteera praktikoak larunbat batzuetan. Urriak 8 – azaroak 21. 27 ordu, 80€. Izen ematea: distiraelkartea@gmail.com

-Eskulanak: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Asteartetan eta asteazkenetan: 10:00etatik 13:00etara / 15:00etatik 19:00etara. Izen ematea: 652 76 99 68.

-Musika, dantza eta antzerkia: Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea:17:30etik 19:30era, 943 86 11 83 telefonora deituta edo musikaeskola@zumaia.eus helbidera idatzita.

-KZgunea: teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak, doan. Informazioa: 943 02 36 92 telefono zenbakian edo tutor.zumaia@kzgunea.net helbidean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide