Oriotik Getariarako ibilaldia egingo dute Beheko Plazako bazkideek irailaren 19an. Taldea goizeko 8:30ean elkartuk da Hogarrean eta handik tren estaziora bideratuko dira goizeko 9:00etako trena hartzera. Behin Orion jaitsita, Getariara joango dira oinez.
Interesdunek Beheko Plaza elkarteak Hogarrean duen bulegoan emango dute izena, astelehenetik (irailak 10) aurrera.
Txango hauetan parte hartzeko arau batzuk bete beharko dituzte:
- Parte hartzeko, Beheko Plaza Zumaiako Jubilatuen Elkartean bazkide izatea ezinbestekoa da
- Garraio publikoak erabiliko dituzte eta sortzen diren gastuak norberan gain joango dira.
- Gerta daitezkeen istripuez Beheko Plaza Jubilatuen Elkartea ez da erantzule egingo.
- Izenak elkarteko bulegoan (egunero 11:00-12:00 ordutegian), telefonoz 943 862 741 telefonora deituta edota beheko_plaza@euskalnet.net posta elektronikoko helbidera idatzita emango dira.