Margolaritza errealista garaikidea egiten du Alsasuak, bizi duen errealitate hurbila oinarri hartuta. Paisaiarekin du zerikusia mundu horrek; hiriaren aldirietan gertatzen denarekin; ‘naturarekin’ eta gutako edonork naturan egiten ditugun jarduerekin. Lan hauek barne-barneko kontuak biltzen dituzte, etxe barrukoak: bizirautea, herabetasuna, inkomunikazioa… horietxek egunerokotik abiatuta azaleratzen direnak.
Erakusketaren egunetan aretoa zabalik izango da egunero 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalduko dute eguerditan 12:30-14:00 ordutegian.