1884. urtean idatzi zuen Truebak obra hau Zumaian garai hartan izan zen kolera epidemia baten ondoren. Arritokietako Ama Birjinaren omenez idatzitako konposizioa da hau eta urte hartatik gaur egunera arte urtero abestu da Arritokietako egunaren bezperan. 18:15ean hasiko da errosarioa eta Salbea 19:30ak aldera abestuko dute San Pedro Abesbatzako kideek.
Etzi, larunbatean, ospatuko dute Arritokietako Ama Birjinaren Eguna izen bereko ermitan. Bi elizkizun izango dira goizean zehar. 9:30ean izango da lehena, eta 11:30ean bigarrena. Honen ondoren, jarraian, eta azken urteotan egin bezala, Erkibe kultur elkarteak hamaiketakoa eskainiko die bertaratzen direnei.