Maite Manzisidor iraileko Baleike aldizkariko azalean

Baleike 2018ko irailaren 6a

Kalean da jada iraileko Baleike aldizkaria. Maite Manzisidor nekazaria eta Nekatur elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea ekarri dugu azalera. Santa Klara baserrikoa da Maite. 2004an eman zuen baserriak nekazaritza turismorako urratsa, baina, hala ere, nekazaritza dute, abeltzaintza, zehazki, baserriko jarduera nagusia. Horren inguruan hitz egiten du. 

Hitz tantak atalean, Santiago Banda organo jolea elkarrizketatu dugu. Marokoko eta Mendebaldeko Saharako kostaldean surf egiten aritu den Josu Alcantara aurkitu duzue argazki ederrez jantzitako erreportajean. Erretratua, berriz, Virginia Maffassanti akrobata eta yoga irakasleari eskaini diogu. Zientzia eta ingurumenaren atalean, aldiz, Carlos Briones biokimikaria elkarrizketatu dugu. Kulturaren atalean The Grace of Dionysusen disko berriaz jardun dugu.

Baleikeko bazkideek etxean jasoko duzue aldizkaria egun hauetan. Besteok ohiko saltokietan aurkituko duzue asteburutik aurrera, euro batean.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide