Hilaren 11n egingo du irakurle taldeak udazkeneko lehen saioa

Baleike

Irene Nemirosvskyren 'Suite Frantsesa' eleberria izango dute hizpide Uxue Alberdik gidatutako saioan. Alondegiko Moila gelan elkartuko dira. 

Irakurri matte taldea hilean behin elkartzen da, hilabete horretan irakurri duten liburuaren inguruan hitz egiteko. Liburua irakurrita eramaten dute, eta Uxue Alberdiren gidaritzapean, irakurritakoari buruz hitz egiten dute. Bi hilabetean behin, gainera, idazlea ere saioan izateko zortea izaten dute. 

Hauek izango dira udazkeneko saioak: 

Irailak 11

Suite Frantsesa

(Irene Nemirovsky)

Urriak 9

Zauri bolodia

(Oier Guillan) Idazlea bertan izango da

Azaroak 13

Caliban eta sorgina

 (Silvia Federici)

Abenduak 11

Gelditu zaitezte gurekin

(Ana Malagon) Idazlea bertan izango da

Talde irekia da eta nahi duen orok parte har dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide