Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Borobilean' DVDa aurkeztuko dute hilaren 19an Zumaian

Baleike 2018ko irailaren 11

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Borobilean DVD berria kalean da dagoeneko. DVDan, Tolosako Leidor Antzokian zuzenean grabatutako emanaldiaz gain, diskoko abestiekin osatutako 12 klip ere bildu dituzte pailazoek. 

DVDa aurkezteko hainbat ekitaldi egingo dituzte pailazoek bideoklipen grabaketan parte hartu duten eragileekin batera. Ekitaldi hauetako bat Zumaian egingo da, irailaren 19an, asteazkena, gaztetxean. Ekitaldia 17:00etan egingo da. 

Martxoaren 12an grabatu zuten bideoklipa Erribera kaleko horman. Kalea denona da da abestiaren izena, eta Kalea Guztiona Da mugimenduko kideen laguntza izan zuten ikus-entzunezkoa egiteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide