Zazpi elkarte arituko dira txosnetan lanean egunean zehar, eta elkarte bakoitzeko 20 bat lagun izan dira Herri Eskolako frontoian olagarro brotxetak prestatzen. Horretarako 650 kilo olagarro izan dituzte.
Beduola elkartea Eusebio Gurrutxagako txosnaz arduratuko da goizez. Arratsaldean Pilota elkartea arituko da txosna horretan lanean. Motxanekua zaldi elkarteko kideek taxi geltokiko txosna eramango dute, Olarru-subek Erribera kalekoa, arraunlari beteranoek Saregile plazakoa, Darahlik Amaiako plazakoa eta Jakintza elkarteak Gernika parkekoa (goizez bakarrik). Goizez bakarrik lana egingo dutenek brotxetak salduko dituzte. Besteek, goizez zopa eta arratsaldez brotxetak.