Xabier Kalparsororen hilketaren 25. urteurreneko herri bazkarirako txartelak salgai

Baleike

Irailaren 29an egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Inpernupen.

Xabier Kalparsororen hilketaren 25. urteurrenaren harira, hainbat herritar eta senitartekok iraileko azken astebururako egitaraua prestatu dute. Ekintzen artean, irailaren 29an, larunbatean, herri bazkaria egingo da kofradian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Inpernupen, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez txartel kopurua mugatua izango da.

Bazkalondoren Ainubeko Trobaren emanaldia izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide