Amaia plazako eskilarak koloreztatu ditu Amalgamak taldeak

Baleike

LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzeko egin dituzte margoketak. Hala ere, horretara mugatu gabe, esku artean proiektu ugari dituztela azaldu dute. 

Amaia plazako eskilarak koloreztatuta esnatu dira gaur goizean. Amalgamak taldeak sare sozialetan adierazi duenez, LGTBI+ kolektiboa bisibilizatzea izan da margoketaren funtsa. Nolanahi ere, horretara soilik mugatu gabe, esku artean proiektu ugari dituztela azaldu dute: "Etxetaraino, eskoletaraino, aisialdi uneetaraino... iritsi nahi dugu". 

LGTBI+ pertsonen onarpena kolektiboarena ez ezik, "guztion lana" dela aldarrikatu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide