Hasi dira Amaia plaza eta Txomin Agirre kaia kalea lotzen dituen bidegurutzeko lurzorua konpontzeko lanak

Baleike 2018ko irailaren 19a

Argazkia: Zumaiako Udala.

Lan horiek bizpahiru asteko iraupena izango dute. Bien bitartean ezingo da kai inguruko aparkalekuetan aparkatu eta autobusek ezingo dute Txomin Agirrera sartu.

Hasi dira Amaia plaza eta Txomin Agirre kaia kalea lotzen dituen bidegurutzeko lurzorua konpontzeko lanak. Dirudienez, inguru horretan lurzorua hondoratzen hasita zegoen. Hori dela eta, konponketa lanak abiatu ditu Udalak.

Lanak bi zatitan egingo dira Ardantzabide auzorako ibilgailuen sarbidea momenturo bermatzeko, eta bizpahiru aste inguruko iraupena izango dute.

Bien bitartean ezingo da kai inguruko aparkalekuetan aparkatu eta autobusek ezingo dute dute izango Txomin Agirrera sartu; horrenbestez, Lurraldebuseko autobusek, Patxita Etxezarreta kalean soilik egingo dute geldiunea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide