Iain Campbell izango da gaur Zumaian

Baleike 2018ko irailaren 20a

Iain Campbell hegoafrikako bodyboardlaria iazko munduko txapelduna da. 18:00etatik aurrera izango da posterrak sinatzen Spot dendan.

Bodyboard zaleek zita garrantzitsua dute gaur arratsaldean Spot dendan. Bertan izango da iazko munduko txapeldun Iain Campbell bodyboardlari hegoafrikarra. Aurtengo sailkapenenean ere lehenengo postuan doa, Portugalko bi proben faltan.

Posterrak sinatzen izango da Zumaian, 18:00etatik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide