Soraya Lopezek irabazi du Udako Argazki Lehiaketa

Baleike

Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean, Soraya Lopezena saritu du epaimahaiak. Bqd bidaiak-ek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa irabazi du. 

Argazki ugari jaso dugu aurten ere Udako Argazki Lehiaketan. Gaur eguerdira bitarte izan da parte hartzeko aukera, eta epaimahaiak hartu du erabakia dagoeneko: Soraya Lopezek jasoko du lehen saria, Bqb bidaiak-ek eskainitako asteburu pasa. Zorionak!

Internet bidezko bozketaren saria, aldiz, Maialen Izagirrek irabazi du: Bi lagunentzako jatordua Beheko plaza jatetxean. 

Ander Intxaurrondo izan da bozketan parte hartzen dutenen artean saritua. Uzkudun jatetxeak emandako bi laguntzeko jatordua jasoko du. 

Datozen egunetan jarriko da Baleike hiru irabazleekin harremanetan, sariak banatzeko. Mila esker guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide