XY Project izeneko pieza zinematografikoa grabatzeko asmotan, Zumaiako eta inguruko emakume bila ari da Hypnosfilm ekoiztetxea. Roman Reyes aktore eta zuzendari madrildarrak zuzenduko duen labur honetan, emakumeei omenaldia egin nahi die.
Parte hartu nahi duten emakumeek ekoiztetxearekin jarri beharko dute harremanetan mezu bat bidaliz veronica@hypnosfilms.com helbidera edo ekoiztetxearen instagram kontura (@hypnosfilms).
Grabazioa larunbat goizean egingo dute.