Emakumeen Etxea definitzeko lehen saioa egin zen atzo arratsaldean Oxford aretoan. Guztira, 30 emakume inguru bildu ziren eta talde anitza osatu zuten: adin eta kultur ezberdinetako emakumeak. Berdintasun foroko kideek bideratu zuten saioa Udalaren laguntzaz, eta bi gai nagusiki landu ziren: zertarako nahi den Emakumeen etxe bat Zumaian, eta etxe horren arrakastarako gakoak zein izan daitezkeen.
Hausnarketaren ondoren, ondorio hauetara iritsi ziren: "Emakumeen Etxeak ezaugarri hauek izan behar ditu: herriko emakume guztiei irekia, emakumeen ahalduntzean lagungarria, emakumeon beharrak asetzen dituen gunea, elkarteen eta norbanakoen topagunea, betiere, gizarte berdinzaleagoa lortzeko asmoz".
Hurrengo saio irekia urriaren 23an izango da, 18:15ean, Oxford aretoan.