Ikasturte berriarekin batera, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Udalak Branka bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskainiko da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute.
Aholkusex zerbitzuaren bitartez gai ezberdinak jorratuko dira:, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere.
Zerbitzua aurrez aurrekoa da, baina hala eta guztiz ere, beste bi modutan jarri daiteke harremanetan: sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo 605 748 579 (Yoana) telefonora deituta. Bi kasuetan herritarren kezken inguruko argibideak jaso eta erantzungo dituzte.