BIDEOA: "Ibon eta Sara, zer da Euskaraldia?"

Baleike

Seguru honezkero entzuna duzula, han eta hemen, aurten Euskaraldia ospatuko dela; ikusiko zenituen Ahobizi eta Belarriprest panpinak festetan atzera eta aurrera... Baina Euskaraldia zehazki zer den eta nola parte har dezakezun, oraindik ez daukazu oso garbi, ezta? Lasai Ibon Manterolak eta Sara Saizarrek oso ondo esplikatu digute bideo honetan. Eta erne: urriaren 6an Euskaraldia festa Beheko plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide