Erailketa matxistak gaitzesteko kontzentrazioa egin da gaur

Baleike 2018ko irailaren 27a

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, genero indarkeriagatik asteartean Bilbon izandako erailketaren aurkako kontzentrazioa egin dute Saregileen plazan, 20:00etan.

'Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista!' leloa eskuetan hartuta herriko hainbat pertsona elkartu dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide