ARGAZKIAK: Herri kirolak, puzgarriak eta sagardo dastaketa; Artadiko samieletan

Baleike 2018ko irailaren 30a

Eguraldia lagun, jai giroa izan da nagusi gaur goizean Artadiko Samiel jaietan. Herri kirolen saioa izan da ohiko meza nagusiaren ondoren, Laja eta Alabier trikitilariekin. Haurrentzako puzgarriak ere jarri dituzte, eta eguerdi partean, sagardoa dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Artadiko XX. Trikitilari Txapelketan jokatuko da arratsaldean, 18:00etan hasita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide