Pentsiodunen aldarrikapenek ez dute etenik

Baleike 2018ko urriaren 1a

Argazkia: Bittor Bengoa

Zumaiako pentsiodunek ez dute pentsio duinen aldeko aldarrikapena alde batera uzteko asmorik. Gaur beste behin ere Saregileen plazan elkarretaratu dira eguerdi parean. Jarraian manifestazioan joan dira Gurrutxaga plazara. 

Larunbat honetan Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia ere egin dute. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Alderdi Ederretik eta bertan amaituko da Donostiako erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide