'XY Project' filmaren zati bat grabatu zuten joan den astean Algorrin

Baleike

Larunbat goizean grabatu zuten 'XY Project' laburmetraiaren zati bat, Algorrin. Roman Reyes zuzendari eta aktore madrildarrak emakumeak omendu nahi ditu pieza zinematografikoaren bitartez. 

Hypnos films-ek ekoitzitako eta Roman Reyesek zuzenduriko XY Project filma grabatzen ari dira egunotan. Pasa den astean, larunbatean, Algorrin grabatu zuten laburmetraiaren zati bat. 

Emakumeak omendu nahi ditu filmak, eta bi urte daramatzate grabatzen; Espainian, Erresuma Batuan eta Berlinen. Besteak beste, Clara Alvarado eta Aida Folch aktoreek hartu dute parte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide