Ohikoa baino ordutegi zabalagoa izango du igandean Lurraldebusen UK06 lineak. Zumarraga eta Urretxu artean ospatuko den Kilometroaren festa da horren zergatia.
Horrela, Zumaiatik orduro irtengo dira autobusak 06:45ean hasita. Azkenengoa, 22:45ean izango da eta Azkoitia izango du azken geltokia.
Zumarragatik Zumaira ere, orduro izango dira autobusak 08:10ean hasita (ospitaleko geltokia da lehenengoa). Azkenengoarekin, 22:10ekoarekin, adi egon behar da, izan ere, Azpeitiraino bakarrik iristen da. Beraz, Zumairaino bueltatu nahi dutenek, beranduenez, 21:10eko autobusa hartu beharko dute.