Goikoetxeak eta Ekhik Madrilgo txapelketako lehen jardunaldia irabazi dute

Baleike

Argazkia: Marca

Complutense unibertsitateko frontoian jokatzen ari den Villa de Madrid txapelketako lehen jardunaldian irabazle izan dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Ekhi Martinez. Bi setetan (8-15, 10-15) irabazi zioten Alex Hormaetxea eta Ibon Aldazabalek osatutako bikoteari. 

Hilaren bukaeran Bartzelonan jokatuko den Munduko txapelketarako Roberto Lekue hautatzaileak deitutako sei pilotariek jokatuko dute hirugarren txapelketa honetan. Hirugarren bikotea Aritz Erkiagak eta Jonathan Duke Hernandezek osatutakoa da. 2016an Olharan eta Lopez izan ziren txapelketako irabazleak, eta iaz Goikoetxea eta Etxeba.

Beste bi jardunaldi izango ditu txapelketak:

Gaur, 19:30ean: HORMAETXEA-ALDAZABAL vs ERKIAGA-HERNANDEZ
Bihar, 18:00etan: GOIKOETXEA-EKHI vs ERKIAGA-HERNANDEZ 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide