Voltaiak Orion eta Kilometroaken joko du asteburu honetan

Baleike 2018ko urriaren 5a

Voltaia hirukoteak bi kontzertu izango ditu asteburuan: Orion larunbatean, eta Zumarraga-Urretxun egingo den Kilometroaken igandean. 

Asteburuan Orion egingo den Euskal Herriko padel surf txapelketaren harira antolatutako ekitaldien baitan joko du Voltaiak larunbatean. Kontzertuak Orioko plazan izango dira 21:30etik aurrera. Lehenbizi Madeleine taldeak joko du, eta ondoren Voltaiak. Ondoren DJen saioak izango dira. 

Igandean Zumarraga-Urretxun egingo den Kilometroaken joko du. 15:45ean joko dute Etxaburu gunean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide