'Black is beltza' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2018ko urriaren 6a

Fermin Muguruzak zuzendutako Black is beltza marrazki bizidunen pelikula emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Pelikula hau azken Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. 

Zuzendaria: Fermin Muguruza. Generoa: Animazioa. Iraupena: 80 minutu. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2018.

Iruñeko erraldoien konpartsa New Yorkera gonbidatu dute. 1965. urteko urria da, eta erraldoiak AEBetako hiriko Bosgarren Etorbidean ibili behar dituzte, desfilean. Baina erraldoi guztiak ezingo dira atera, agintariek debekatu egin baitute bi erraldoi beltzak erabiltzea, istiluak gerta daitezkeela argudiatuta.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide