Gabonetako egitaraua antolatzeko bilera izango da bihar

Baleike 2018ko urriaren 15a

Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak biharko. Taldeak, elkarteak edota jai hauetan beraien lankidetza eskaini nahi duten guztiak daude bilera honetara deituta. Bilera bihar egingo da, 19:00etan, Alondegian.

Bilerara azaldu ezin baina antolakuntzan parte hartzeko gogoa dutenak Alondegia kultur etxearekin harremanetan jar daitezke (943 861 056 / kultura@zumaia.eus).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide