300dik gora herritarrek eman dute jada izena Euskaraldian

Baleike 2018ko urr. 6a, 17:44

Euskaraldirako parte hartze kanpaina arrakasta galanta ari da izaten. Dagoeneko 300dik gora herritarrek eman dute izena, bai Ahobizi bezala, eta baita Belarriprest moduan ere. Izen emate kopuru handiena gaur Eusebio Gurrutxaga plazan egiten ari den Euskaraldiaren festan egin da.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldian parte hartu nahi dutenek izenak eman ditzaten mahaiak jarri dira eguerditik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazan. Pixkanaka, baina martxa konstante batean hurreratu dira plazara izenak ematera. Jarraian argazki bana atera zaie Belarripresetekin edota Ahobizirekin (edo biekin).

Goizean zehar 230 pertsonak eman dute izena. Horiei Euskaraldiko webgunearen bidez izena eman duten 80 lagun inguru gehitu behar zaizkie. Arratsaldean 19:00etatk aurrera Torreberriko aterpean egingo diren kontzertuetan ere izen gehiago hartzeko asmoa dute Euskaraldiko Zumaiako taldeko kideek. Euskaraldiko webgunean ere jasoko dira izenak.

Festa giroan egin da izen emate hau. Odieta frontoian jarritako oholtzara Esti Curiel eta Goiz Eder Iturain aktoreak, Zumaiako Udal Musika Banda, Astinduko dantzariak, Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariak eta San Pedro Abesbatza igo dira.

Argazki hauetan duzue goizak emandakoaren laburpena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide