Lapurtutako kotxean eta alkoholemia tasa hirukoiztuta

Baleike

Ertzaintzak 30 urte inguruko gizonezko bat atxilotu zuen atzo AP8 autobidearen bazterbidean, Arroa Beheko ordainlekuaren inguruan, lapurtutako kotxe batean eta baimendutako alkohol tasa hirukoiztuta. 

Urola Kostako Hitzak eman du gertakari honen  berri. Ertzainek, gizona mozkortuta zegoela susmatu, eta ibilgailuaren dokumentazioa eskatu zioten. Egiaztatu ahal izan zuten Donostian lapurtutako auto bat zela gizona gidatzen ari zena, eta atxilotu egin zuten lapurretagatik.

Era berean, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten, baimendutako alkoholemia tasa hirukoizteagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide