Giro ona piraguisten festan

Baleike

Argazkia: Peio Romatet

Zumaiako piraguistak lau urtean behin biltzen dira jai giroan eguna elkarrekin pasatzeko. Aurten, gainera, Itxas-Gain elkartearen 50. urteurrenarekin batera egin dute festa hau. 

Bazkalondoan elkartu ziren piraguak hartu eta uretara joateko. Ohikoa duten bezala, Jose Manuel Egañari eta Fernando Balenciagari omenaldi txiki bat egin zioten. Behin lehorrean, dutxatu ondoren, txikiteoa eta afaria izan zuten. 91 lagun elkartu ziren afarian.

Hemen duzue Peio Romatetek ateratako argazkien bilduma. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide