Garabi-kamioi baten eta auto baten arteko talka izan da gaur eguerdian N-634 errepideko 29,5 kilometroan, Txikierdiko aldapan. "Dirudienez, garabiaren atzeko aldeak autoaren aurrealdea kolpatu du. Istripua ez da larria izan, baina autoaren airbaga atera da, eta horrek hainbat zauri eragin dizkio gidariari, sudurrean batez ere. Horrenbestez, Mendaroko ospitalera eraman dute", esan dute Zumaiako Udaltzaingotik.