Buffalo taldeak kontzertua emango du gaur gauean Kofradian

Baleike 2018ko urriaren 12a

Itsasotik herrira ekimenaren baitan, Buffalo taldeak kontzertua emango du Kofradiako plazatxoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. 

Hirukote zarauztar honek Ulu izeneko diskoa argitaratu berri du. Bertako kantak, eta aurreko diskoetakoak joko dituzte zuzenean.

Eskualde mailan egingo den ekimen honetan, bihar, Zumaiako The Grace of Dionysus taldeak joko du Zarautzen. Kontzertua 22:00etan hasiko da Lege Zaharren enparantzan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide