Abian da Itsasotik herrira ekimena

Baleike 2018ko urriaren 12a

Bi egunez, eskualdeko kultura eta gastronomia uztartuko ditu jaialdiak.  Horrez gain, Kosta Gastronomika proiektuko jardunaldiak ere hartuko ditu Itsasotik Herrira ekimenak.

Gaur goizean abiatu da Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako Itsasotik herrira ekimena. Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte gaurko eta biharko, besteak beste, artisautza, erakusketak, antzerki ikuskizunak edota musika emanaldiak. 

Zumaian Amaia Zinkunegiren, Aran Santamariaren eta Ander Ormazuriren erakusketa jarri dute Kofradian, eta Beduola Elkartearen eskutik, eskualdeko ontzigintzari buruzko erakusketa izan da Kofradiako plazan. Arratsaldean jarraituko du jaialdiak. Hona hemen egitaraua:

17:00. Batel erakustaldia ibaian.
18:00. Flycheko olagarroaren urratsak jarraituz: olagarro pintxoak eta txakolina. Kosta Gastronomikaren barruko ekimena.
22:00. Buffalo taldearen kontzertua Kofradian.

Erlazionatuak

Kresalaz blaitutako artea

Baleike 2018 urr 12 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide