Urriaren 20 eta 21erako asteburu mikologikoa antolatu du Zumaiako Natur Taldeak. Hala, perretxikoak bildu eta gertuagotik ezagutzeko aukera izango da bi egunetan. Hona hemen egitaraua:
Larunbata 20
- 8:00 Taxi geltokian perretxikoak biltzeko irteera
- 16:00 Oxford aretoan sailkapena
Perretxiko bilketa bere kabuz egin duenak 16:00etatik aurrera ekar ditzake.
Igandea 21
Oxford aretoan
11:00 – 14:00 eta 17:00-20:00
- Perretxikoen erakusketa
Arkamurka taldearen panelak eta bildutako perretxikoak
- Perretxikoak sailkatzeko tailerrak
- Umeen txokoa