Itsasotik herrira, kultura eta gastronomia ardatz dituen ekimena

Baleike 2018ko urriaren 12a

Arratsaldean eman diote jarraipena Itsasotik herrira ekimenari. Beduola elkarteak berreskuratutako ontzien erakustaldia egin du errioan, eta flyscheko olagarroaren urratsak jarraituz, Itzurungo hondartza eta San Telmo ermita ezagutu dituzte ondoren bisita gidatuan. Olagarro mokadutxoa txakolinarekin lagunduta dastatu dute ibilbideari amaiera emateko. Gauean, Buffalo taldeak kontzertua eskainiko du Kofradian. 

Bihar jarraituko du jaialdiak; Zarautzen, Getarian eta Orion. Hona hemen egitaraua: 

Zarautz
– 10:30. Itsasoari 8 begirada bizipen ibilaldia. Ibilbidean zehar, Aran Santamaria, Ander Ormazuri, Paulo Albizua, Lore Agirre, Amaia Zinkunegi, Barbara Stammel, Xabier Insaustiren eta Manu Urbietarren artelanak izango dira ikusgai.
– 12:00. Kantujira Lege Zaharren Enperantzatik hasita.
– 17:00. Artisau tailerrak Lege Zaharren Enparantzan. Xaboi eta esmalte tailerra haurrentzat.
– 19:00. Food&Creation. Gastronomia eta sormena lotuko dituen ekimena.
– 20:00. Lagun artean jarduera. Poteoa koadrilan, Zarauzko historia, anekdotak, eta dastaketa edari eta pintxoekin. Kosta Gastronomikaren barruan.
– 22:00. The Garce of Dionysus talearen kontzertua Lege Zaharren Enparantzan.

Getaria
– 11:30. Itsasoari 8 begirada bizipen ibilaldiaren amaiera.
– 11:30. Open Lab Urola Kosta Berdura plazan. 3D inprimagailuarekin batel prototipoak eta haurrentzako tailerrak.
– Berreskuratutako batelak erakusketa pilotalekuan.
– 12:30. Egurretik altzairura diaporama emanaldia Javier Carvalloren eskutik.
– 12:30. Txakolinaren txinparta jarduera, Kosta Gastronomika egitasmoaren barruan.
– 13:15. Antxoa tailerra eta Getariako txakolin dastatzea.

Orio
– 17:00. Eskualdeko musika eskolen topaketa, eta kalejira herrian zehar.
– 18:00. Baldartxo jauna antzezlana herriko plazan.
– 19:00. Bisigua Orio estilora ekimena. Bisigua prestatzen ikasteko master classa emango dute herriko erretegi batean. Kosta Gastronomikoa ekimenaren barruko jarduera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide