Euskal Bodyboard Zirkuituko proba jokatu da gaur Itzurun hondartzan. Lehiarako baldintza ezin hobeak izan dira, eta herritar ugari gerturatu da proba bertatik bertara ikustera.
Goizeko 8:30erako hasi dute lehia, eta arratsaldean jokatu dituzte finalaurrekoak eta finala. Proban parte hartu dute zenbait zumaiarrek, besteak beste, lehen postuan sailkatu den Alex Odriozolak, Xabier Urrestillak eta Unai Granadosek.
Unai Granados eta Xabier Urrestilla lehiatu dira finalaurrekoetan, eta Urrestillak lortu du finalera sailkatzea. Bikain aritu da Odriozolarekin batera, ikuskizun ederra eskainiz. Odriozola gailendu da azkenean, 17,07 puntu lortuta. Odriozolak azaldu duenez, herrian dagoen mailaren erakusle da hiru zumaiar podiumera igotzea. Lortutako emaitzarekin pozik agertu dira Urrestilla eta Granados ere.
Emakumeen kategorian, Maddi Fernandez lezoarra izan da nagusi. Rebeca Antia sailkatu da bigarren postuan, eta hirugarren geratu dira Lorena Gurrutxaga eta Rocio Leizaola.